evora_exib_diana

Évora 2016

camara_evora

 

 

exib_evora_alentejo

Évorako hiria

Évora, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen hiri historikoa, munduko hiririk ederrenetako bat da. Alentejoko ordokian dago, eta Museo Hiri deitzen diote bere monumentu ikusgarriengatik: jauregiak, kaperak, komentuak, elizak eta katedral gotiko miresgarri bat (bakanen bat erromatar garaikoa ere). Hirigune historikoa 3 kilometrotik gorako luzera duten Erdi Aroko harresiek inguratzen dute. Hiriko kaleetan zelten, erromatarren, bisigodoen, arabiarren eta kristauen lekukotzak ikus daitezke, mende luzez okupatu zuten seinale.

EXIB Musikako eszenatokiak

 

evora-plaza-giraldo

1.- Giraldo enparantza

Giraldo enparantza, Évorako erdigunea, Geraldo Geraldes-en omenez dagoen sinbolo bat da. Geraldo Geraldes “Sem Pavor” (Beldurrik gabea) goitizenarekin zen ezaguna, eta hiria musulmanei konkistatu zien 1167an. Enparantza fatxada neoklasiko eta erromantiko tipikoz inguratuta dago; bertan, forjazko balkoiak dira nagusi. Gainera, monumentu garrantzitsuak dauzka, hala nola Chafariz (marmolezko iturri bat da, 8 txorrota dauzka, bertara iristen diren 8 kaleen ikur gisa, eta goiko aldean brontzezko koroa inperial bat du), Santo Antão Eliza eta Arkupeak. Kafetegien terrazek erlaxatzera gonbidatzen dute, eta jatetxeek, berriz, eskualdeko gastronomia ezagutzeko aukera ematen dute. Monumentu Nazionala da 1910etik.

evora_exib_diana

Tenplu Erromatarra

Tenplu Erromatarra, Évoran, Penintsula Iberiko osoan hobekien mantendu den tenplurik bikainenetako bat da. 1986an UNESCOk Munduaren Ondarearen zerrendan sartu zuen. Arkitektura erromatar erlijiosoaren adibide hau Akropolian dago, eta K.o. I. mendearen hasieran eraiki zuten. Multzo osotik, podiuma iritsi da gaur egun arte (ia osorik dago), baita zutabe korintoarren zati garrantzitsu bat ere, osorik baitago iparraldeko eremuan, bere arkitrabearekin.

Arraiolos-eko hiria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Montemor-o-Novo-eko Hiria

 

 

 

 

exib_montemor