Musika Iberoamerikarraren aldeko I. Prentsa-topaketa

I. Topaketa honen helburua da kazetariak musikaren arloan espezializatzea. Bereziki, eskualde iberoamerikarra izango dugu hizpide (Latinoamerika, Espainia eta Portugal).

EXIB Música musika iberoamerikarrak ezagutzera emateko eta zabaltzeko plataforma bat da, eta horren harira, I. Prentsa-topaketa honek informazioa zabaltzearen gainean hausnartzea izango du helburu.

Aditu azpimarragarriek zuzenduko dute Topaketa, eta munduko hainbat tokitatik iritsitako kazetariak izango dira bertan. Horrela, beren iritziak azalduko dituzte eta lankidetza-ekintzak gauzatuko dituzte informazioa zabaltzean eskualde iberoamerikarreko musiken eta kulturen nortasun ugariak eta desberdinak islatzeko.