Nori dago zuzenduta?

EXIB Músicak musika iberoamerikarraren errealitate, joera, estilo eta identitate guztiak barne hartu nahi ditu, eta beren errealitateetarako alternatibak proposatzeko, elkarrizketa sustatzeko eta estrategiak diseinatzen laguntzeko foro bihurtu nahi du.

EXIB Músicatik dauden musika plataformak babestuko ditugu eta beste plataforma batzuekin lankidetza eta hedapen ekintzak antolatuko ditugu haien posizioa hobetzen laguntzeko.

EXIB Música musikaren arloko talentuei zuzenduta dago. Musikariek, interpreteek eta egileek ekimen honetan parte hartuz beren kontaktu-agenda aberats dezakete, bilera emankorrak izan ditzakete eta programatzaile, diskoetxe, komunikabide espezializatu eta abarrekin kontaktu-ekintzak burutu ditzakete.

EXIB Música management enpresei zuzenduta dago, agentziei, ekoizleei, erakusketa-areto publiko nahiz pribatuei, jaialdiei, merkatu espezializatuei eta esparru eszenikoei; izan ere, EXIB Músican parte hartuz, beren eskaintzak aberasteko lagungarriak izan daitezkeen proposamen, talentu, proiektu, erritmo eta musika identitate berriak ezagutzeko aukera izango dute.

EXIB Música gobernuaren kultura eremuetarako eta ziurtatutako kultura adierazpenetarako da, baita erakunde publiko nahiz pribatuetarako ere. Urtean behingo hitzordu honetan beren jatorriko herrialdeetako ekintzak sustatzeko, lankidetza-hitzarmenak lortzeko eta kultura-arteko elkarrizketa eta dibertsitatea indartzeko lagungarriak izan daitezkeen trukeetan parte hartzeko aukera izango dute eta.

EXIB Música musikarekin lotutako ikerlariei zuzenduta dago, baita dokumentazio zentroei eta Iberoamerikako musika ondarea babesteko helburua duten ekimen guztiei ere; izan ere, Azokan, beren ekintzak aurrera eramaten jarraitu ahal izateko lankide potentzialak eta jarraitzaileak aurkitzeko aukera izango dute.

EXIB Música musikaren arloko profesionalei eta teknikariei zuzenduta dago. Plataforma honen bitartez, beren sormena erakutsi ahalko dute, baita ikasi eta aukera eszeniko berriekin harremanetan jarri ere Azokaren programazioa osatzen duten Master Class azpimarragarriei, gela espezializatuei eta tailerrei esker.

EXIB Músicak, era berean, diskoetxeentzat agertoki izan nahi du, baita musika modu independentean kudeatzeko aukera berrientzat ere, Europan eta mundu osoan musika iberoamerikarraren salmenta areagotzeko lagungarriak diren informazio-ekimenen bitartez.

Prentsa espezializatua protagonista izango da EXIB Músicaren edizioetan. Aukeraz betetako testuinguru bat izango du, eta oso ekarpen baliotsua egingo du eskualde iberoamerikarreko musika ekimenen proiekziorako.